XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

@- Bi metro karratu (2 m2) aldaleku eta sanitarioak pertsona bakoitzeko, sexuaren arabera bananduta egongo direlarik.

@- Azpil bat ihardun berean lan egiten duten hamar pertsona bakoitzeko.

@- Komun bat ihardun berean lan egiten duten 25 gizonezko bakoitzeko, eta beste bat 15 emakumezko bakoitzeko.

Multzo bat osatzen duten industri-lokal desberdinetako zerbitzu sanitarioak taldekatu egin ahal izango dira.

Aireztapen eta argiztapena bortxatuak izan daitezke, baina aurrikusirik egon beharko dute kasu orotan.

2.- Ur Ebakuazioa.

Ebakuazioa isurbideen bitartez egingo da, aparailu bakoitzak itxiera hidrauliko bat edukiko duelarik.

Bote sifonikoen instalazioa ere onartuko da multzo homogenotarako.

Sare bereizle hirukoitza ezarriko da eraikin bakoitzaren barruan.

Alde batetik euri ura euri uraren sarera eroango da.

Bestetik, sare bat bereziko da ur zikin sanitarioarentzat (garbigelak, eta abar...) eta beste bat prozesu produktiboetatik datorren ur zikinarentzat, hau jatorrian araztuko delarik ordenantza hauek eta indarrean dagoen gainerako Legeria betetzeko beharrezko heinean.

Arazketa honetatik eta, edozein kasutan, sare honetatik datorren ura, bai eta garbigela eta abarretatik datorrena ere, hondakin uraren sare publikora isuriko da dagokion arkatilaren bitartez (amankomuna izan daitekeelarik bi lotuneentzat).

Lotuneek 30 zentimetrotako gutxienezko diametroa eta %2tik gorako aldapa edukiko dute.

3.- Zaborrak.

Industriak sortzen dituen hondakinak, beren ezaugarriak edo bolumena direla eta, ezin baditu dagokion udal zerbitzuak jaso, zuzenean eramango dira zabortegi baimendu batera, ihardueraren titular denaren kontura.

28. Artikulua.- Hondakin Uraren Isurketa.

1.- Ubide naturaletara egiten diren isurketen jatorrizko arazketa garantizatu beharko da, ibaian behera edo isurketa burutzen deneko lekutik hurbil kokaturiko ubidearen probetxamenduei, edo arrain, abel, nekazal edo basa aberastasunari kalterik egin diezaieketen elementu kaltegarrien presentzia ezabatuz edo neutralizatuz, indarrean dauden Lege eta Arautegietan ezarritakoaren arabera.

2.- Industria baten hondakin ura kolektore orokor batera isur dadin baimentzeko, ondorengo baldintzen betetzea garantizatu beharko da: A) Kolektorearen garbiketa eta mantenimenduaz arduratzen den langilegoaren babesa, gas, ke, bapore eta beste zenbait elementu kaltegarriren aurrean.

B) Obra zibila leherketa, korrosio, sedimentazio eta antzeko arriskuetatik babestea.

C) Etorkizuneko araztegi baten funtzionamendu normala oztopa dezakeen sustantzia ororen ezabapena (produktu toxikoak).

3.- Edozein kasutan, efluentearen konposizio kimikoak ez ditu honako kontzentrazio muga hauek gainditu beharko: - Solidoak, 500 mg/l. baino... Bikoitza baino aldiuneko maximo txikiagoa duen eguneko lagin konposatuan.

- D.B.O5, 325 mg/l. baino beheragoko esekiduran... Bikoitza baino aldiuneko maximo txikiagoa duen eguneko lagin konposatuan.